Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskal munduan oinarritutako tribial jokoa

2019-11-07

Euskara sustatzeko eta euskal mundua ezagutarazteko ideia bikaina izan du CodeSyntax enpresa eibartarrak: euskal tribial joko bat sortu. Jokoa Google Playn edo App Storean deskargatu daiteke eta jada 21.000 erabiltzaile aktibo ditu. Egunean behin 10 galdera erantzun behar dute erabiltzaileek. Galderak ez dira zailak oro har, baina gakoa ahal den arinen erantzutea da. Beste erabiltzaileek baino galdera gehiago edota azkarrago asmatuz gero igandero sariak irabazi ditzakezu.

Bestalde, jakinmina baduzue, garatzaileek Durangoko azokan aurkeztuko dute aplikazioa.

Prest zaude Euskal Herri osoko jendearekin lehiatzeko? Horrela bada, mobila edo tableta hartu, deskargatu Egunean Behin aplikazioa eta eman bultzadatxoa euskarari osasun-arloaz gain beste alor batzuetan ere.

Irakurri albiste osoa hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osakidetzan euskaldunak identifikatuta: arta euskaraz bermatzeko bidean pauso bat?
Ospitalizatuta dauden pazienteek eskumuturrekoan eramango dute “e” ikurra. Hala, osasun langileek badakite herritar horiek eskatu dutela euskaraz artatua izatea. Osakidetzak dio euskarazko komunikazioa errazteko beste tresna bat gehiago dela...
Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan