Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldiaren antolakuntza, martxa hartuta

2019-11-11

Euskaraldiaren bigarren edizioaren antolakuntza badoa aurrera. Herri-batzordeak irailetik dabiltza izena ematen, eta azken asteotan hainbat aurkezpen-ekitaldi sektorial egin dute antolatzaileek entitateei begira.

Urriaren 28an, Gasteizen, erakunde publikoei eta hirugarren sektoreko enpresei begirakoa egin zen. Azaroaren 4an, Donostian, hedabide, sindikatu eta hezkuntza sektoreko entitateei eskaini zieten aurkezpen-ekitaldia. Azkenik, biharamunean, azaroaren 5ean, gizarte mugimendu, elkarte eta lehen zein bigarren sektoreko enpresen txanda izan zen.

Orain, azaroaren 20rako, aurkezpen-ekitaldi orokorra antolatu dute herri-batzorde eta entitateentzat, ariketaren bigarren saioa hasteko urtebete faltako den egunerako, hain zuzen. San Telmo museoan izango da, 19:00etan.

Izena eman

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan