Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Bizkaiko elkargoa eta Taberna Ibiltaria errefuxiatuen alde elkarlanean

2019-11-25

Datorren 29an planik ez? Azaroaren azken larunbatean leku askotan Fair Saturday (edo Bidezko Larunbata) ospatuko da. Egun honen bitartez artearen eta kulturaren bidez gizarte sentikorragoa, bertutetsuagoa eta bidezkoagoa sortu nahi da. Laburrean, Fair Saturday egunak kulturak mundua aldatzeko duen indarra aldarrikatu nahi du.

Honen harira, Taberna Ibiltaria musika taldeak Bizkaiko Medikuen Elkargoarekin bat egingo du ekitaldi solidario batean. Lortutako dirua ACNURri emango zaio. Honen bidez, errefuxiatuen aldeko 2019-2020 Neguko Prestakuntza Plana aurrera eramateko laguntza ekonomikoa eskaini nahi diote.

Anima zaitezte!

Ordutegia:

19:00etan Singular tabernaren aurrean (Lersundi)
20:00etan Monty tabernaren aurrean (Heros)
21:00etan La Ramona tabernaren aurrean (Jado enp.)

Klikatu hemen Bilboko Medikuen Elkargoak egin duen bideoa ikusteko.

 

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan