Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz zenbaki berria kalean da

2020-01-07

Kalean da dagoeneko Osagaiz Osasun Zientzien Aldizkariaren azken alea, 2019ko abendukoa, egileen, UEUren eta OEEren arteko elkarlanean oinarritua. Beste ale guztiak bezala, osagaiz.eus webgunean dugu eskuragarri. Eman begiratu bat!

Zenbaki osoa, hemen.

Oso gai interesgarriak jorratu dituzte autoreek. Besteak beste, artikulu zientifikoen atalean gizonezko ala emakumezko izateak jasotako arreta baldintzatzen duen ikertu duen lana plazaratu da, ultramaratoiek osasunean zer eragin izan dezaketen aztertu da, baita bularreko minbizia izan duten emakumeengan depresio- eta antsietate-sintomen eta hanturaren arteko erlazioa zein den ere, eta zoru pelbikoa entrenatzearen eraginkortasuna norainokoa izan daitekeen erditze ondorengo gernu-inkontinentzia ekiditeko. Horrez gain, Tuberkulosiaren intzidentzia eta desparekotasun sozialaren arteko lotura aztertu da, zehazki Gipuzkoan eta 2010-2017 denboraldian, baita egoera terminalean dauden gaixo pediatrikoekiko eta euren familiekiko erizainen komunikazioaren nondik norakoak ere.

Interesgarriak, ezta?

Hurrengo ataletan ere kalitate handiko lanak topatuko ditugu. Dosi txikitan atalean, komunikazio klinikoko hizkuntzen kudeaketan trebatzeko aditu-tituluaz aritu dira. Psikologo Euskaldunen III. topaketa galdu zenuela? Lasai, horri buruzko kronika irakurri ahal izango duzu.

Ondoren, kritikoki aztertutako testuak  topatuko ditugu. Hipotiroidismo subklinikoa tiroide-hormonarekin tratatzea eraginkorra den ala ez aztertu dute, halaber, pneumoniadun gaixoetan karkaxaren Gram tindaketa bidezko ikerketaren sentsibilitate altua ere bai.

Bukatzeko, Farmazialarien Txokoan bi testu irakurri ahal ditugu, bata alboko esklerosi amiotrofikoari buruzkoa eta bestea, berriz, INFAC buletinari buruzkoa, osasun-arloko profesionalen farmakoterapiaren alorreko ezagutza eguneratzeko helburua duena.

Den-denak egunerokotasun handiko gaiak dira, eta aldizkariari esker ikerketa zientifikoa euskaraz argitaratzeko ahaleginean aurrera egiten dugu. Beraz, gogoratu, hurrengoan ere bidali zeuen artikuluak! DOI zenbakidunak dira. Informazio gehiago egileentzako gidalerroetan.

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan