Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

DSM5 euskaraz eta Psikiatriaren egoera

2020-01-27

Rutgerseko Unibertsitateak eta EHUk elkarlanerako zenbait hitzarmen sinatu ondoren kontaktuan ari dira. Euskal Herriko Unibertsitatearen aldizkarian argitaratutako elkarrizketa honetan, Javier Escobar ikertzailea psikiatriari buruz aritu zen, eta, era berean, DSM5 gidaliburua euskaratzeko proiektuari  buruz galdetu zioten. Izan ere, ikertzaile kolonbiar entzutetsu honek DSM5 gidaliburuaren euskarazko itzulpenean parte hartu du. Liburu hori da osasun-mentalaren sintomak detektatzeko nazioarteko gida nagusia

Horrez gain, Javier Escobar psikiatriaren gaur egungo egoerari buruz mintzatu zen:

"Gaur egungo sendagaiak ez dira duela 50 urtekoak baino hobeak. Estatu Batuetara iritsi nintzenean, LSDaren, psilozibinaren eta peiotearen garaia zen, hau da, haluzinogenoen garaia, musika eta marrazki psikodelikoen garaia. Gaur egun, ketamina, zeinak propietate haluzinogenoak eta antzeko konposatuak dituen, depresio larria eta beste nahaste batzuk tratatzeko erabiltzen ari da." [jarraitzen du…].

Psikiatria arloko profesional zein ikasle izan, edo besterik gabe herritar soila, interesgarria suerta daiteke horrelakoei buruz sakontzea, gainera, DSM5 gidaliburua euskaraz ere egotea aurrerapausu handia da arlorako. Aurrera!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan