Berriak
Osatuberri: otsaileko bigarrena eta agenda
2020-02-24
Otsaileko Osatuberriren webgunean bi albiste berri daude, bata bestea bezain interesgarria. Lehena Asier Etxenike Ugarte soziologoak erizaintzaren garrantziaz egindako hitzaldia da. Horretan gizarteak erizainei buruz duen irutegi sozialari buruzko gogoeta egiten du. Bigarrena berri on bat da. Barakaldoko San Eloy Ospitaleko Barne Medikuntzako Zerbitzuak SEMI zigilua jaso du pazienteei egindako arreta dela eta.
Gainera, ez ahaztu Agenda atala kontsultatzeaz otsaileko ekitaldien berri izateko.
Eman begiratu bat!
|
Utzi zure iruzkina