Berriak
Laguntzak euskara B2 mailara arte ikasteko
2020-03-09
Euskaltegietan dagoen ikasleen % 70 gutxi gorabehera B2 mailan edo baxuagoan dago. Otsaila erdian aditzera eman zenez, Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, zenbait udalekin batera, dirulaguntza berriak emango dituzte B2 mailara arte. Neurri horrek ez du ikasteko aukera guztiz bermatzen, matrikula oraindik ere aldez aurretik ordaindu behar delako, (gero dirua itzultzen da), baina aurrerapausu handia dela esan genezake.
Diru itzultzea lortzeko bi baldintza nagusi bete beharko dira: alde batetik, ikasleek % 75eko asistentzia izan beharko dute, bestalde, aprobetxamendua (dagokien kurtsoa gainditzea) eskatuko da.
"Guztira ia lau milioi euro jarriko dira, 3.928.000 euro zehatz-mehatz. Horietatik, Eusko Jaurlaritzak hiru milioi euro bideratuko ditu aurten (iaz baino 525.000 euro gehiago; 2018an baino 1,2 milioi euro gehiago); Bizkaiko Foru Aldundiak, 480.000 euro; Arabako Foru Aldundiak, 185.000 euro; Gipuzkoako Foru Aldundiak 42.000 euro; eta, azkenik, EAEko udal ezberdinek 221.000 euro. Ekarpen horiez gain, erakundeek bestelako diru-laguntzak eskainiko dituzte C1 eta C2 mailetako ikasleentzat" [jarraitzen du...].
Utzi zure iruzkina