Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Atsotitzak eguneratzen

2020-03-27

Egun nahasiotan atsotiz eguneratuak ibili dira bolo-bolo sare sozialetan. Ea umore apur bat jartzen diogun kontuari, euskara lagun. Hementxe duzue zerrenda, bota gehiago bururatuz gero, eta zabaldu!

Atsotitzak eguneratzen:

- Txapela buruan ta maskarila onduan.

- Urrutiko intxaurrak 14, leihotik ezin harrapau.

-  Etxean otso, kalean... Kale!

- Birus urte, krisi urte.

- Aze parea doministikua ta kalenturea.

- Xoxoak beleari esku beltz.

- Negua bero, birusa gero.

- Aurrian papera ta atzian paperik ez.

- Eztula in nun Getarin, laster zan polizia atarin.

- Birusa birus truk.

-  Gustuko bidean, koronabirusik ez.

-  Irten gabe defendatuko dut nire gurasoen etxea.

 - Dagoenean bonbon, ez dagoenean balkon.

- Bost xentimoko birusa, 10 xentimoko kaosa.

-  Koronabirusa ala hil.

- Birusa joan, babesa heda.

- Egia, maskararen  ondoan begia.

- Eztula nora, birusa hara.

- Eguzkia edo euria, berdin zaigu zubia.

- Eztulen herrian doministikua alkate.

- Herri bakartuak kalea amets.

- Urruneko gaitza barrez, etxeratu orduko negarrez.

- Ez ezazu eztul egin, nahi ez baduzu huts egin.

- Goiz gorri arrats euri! Eta ze ajola! Etxean nago ni!

- Eztul gorri, arrats eri.

- Itxialdia ez da errenta.

Eta birusa bazan ala ez bazan, sar dadila kalabazan!!

Bota zurea!!!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan