Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Atxikimendu-eskaera: Koronabisura ez dadila izan hizkuntza urraketak pairatzeko aitzakia. Gutuna Gobernuei eta Munduko Osasunerako Erakundeari (OME)

2020-04-16

COVID-19 pandemiaren testuinguruan, ugaritu egin dira gurean bai pazienteei arreta emateko gaztelera hutsezko praktikak, bai langileei jakinarazpenak bidaltzekoak. 
 
Aintzat elkarteak egoera larri honi nazioarteko erantzun bateratua emateko, galestarrekin eta Kanadako frankofonoekin batera, ekimen bat abiarazi du eta OEEk bat egin du ekimen horrekin:  Gobernuei eta Munduko Osasun Erakundeari osasun-arreta tokiko hizkuntzetan eman behar dela aldarrikatzea, Galesen galesez, Kanadan frantsesez... eta Euskal Herrian euskaraz, noski.
 
Horrela, pazienteen eta langileon oinarrizko hizkuntza-eskubideak bermatzeaz gain, Europako Kontseiluaren deiari ere erantzuna emateko eskaera irmoa egingo dugu: administrazioek herritar guztien hizkuntza eskubideak errespetatu behar dituztela, alarma egoeran ere bai.
 
 
Mezu hau ingurukoen artean zabaltzea eskertzen dizugu.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan