Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberri

2020-05-07

Aprilean zehar argitaratu diren Osatuberri albiste guztiak hementxe eskuragarri. Maitena Monroy fisioterapeutari egindako elkarrizketa bertan irakurri ahalko duzue, adibidez.

"Lagundu al dizu autodefentsa tailerrak emateko fisioterapeuta izateak?
Bai, zalantza barik. Antonio Damasio neurozientzialariak dio gorputzaren bitartez adierazten dugula dena, orduan honen gaineko ezagutza izateak laguntzen du. Gainera, asko lantzen dugu “genero ezinegona”, hau da, zelan ikus daitezkeen generoaren gaitzak emakumeen osasunean. Horrek laguntzen digu ulertzen gizarte eta kultura konstruktu horiek emakumeen osasunean duten eragina [Jarraitzen du...].

Martxoko eta apirileko albiste guztiak, berriz, hemen. Besteak beste, Donostiako Unibertsitate Ospitaleko Hesteetako Gaixotasun Inflamatorioaren Unitateak jasotako Bikaintasun ziurtagiriaz irakur daiteke, Bidasoako ESIan praktikara eraman dituzten euskaraz aritzeko metodoak ere jorratu dituzte, baita konfinamenduko egoera psikologikoa edota gaixo mentalek nola eraman duten ere.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan