Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Osasuna eta hizkuntza: bidegurutzean" ikastaroa

2020-06-19

"Osasuna eta hizkuntza: bidegurutzean" ikastarora joateko aukera izango dugu urriaren 22 eta 23an, Bilboko Bizkaia aretoan. Guztiz beharrezkoa da gure ingurune elebidunean hizkuntza era egokian kudeatzen dakiten profesionalek egitea lan osasun-sisteman, eta hori lortzeko ezinbestekoa dugu horrelako trebakuntzak jasotzeko aukera izatea.

Helburuak:

-Osasun-jarduera bere testuinguruan kokatzea, gaur egun ardatz dituen paradigmak aztertuz
-Osasun-arreta euskaraz bermatzeak eskatzen duen aldaketa: taxuzko ezarpen-prozesu sendo eta eraginkorraren berri izatea
-Euskararen erabilera normalizatzeko arretaren normalizazioak duen papera ulertzea
-Kanadako eremu elebidunetako eredua ezagutzea, eta bertako profesionalek antzematen dituzten oztopoak eta aukerak aurkeztea
-Euskal osasun-sistemako etorkizuneko plangintzetarako proposamen berriak bideratzea

2020ko urtarriletik ekainera bitartean lehen aldiz eskaini den UPV/EHUko berezko aditu tituluko (Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan: Euskara Komunikazio Klinikoan, UEUrekin kolaborazioan) ikasleei, aukera emango zaie titulu amaierako lanak aurkezteko eta antolatuko diren mahai-inguruetan parte hartzeko.

 
Programa osoa:
 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan