Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasungintzaren geroa ere, geuretik: euskaratik

2020-06-24

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen lehendakari Karlos Ibargurenek "Geroa, zergatik euskaratik?" galderari erantzun dio berriki, Kontseiluaren proiektuarekin bat eginez.

"Hala saldu diguten arren, ez da osasun-krisi batek ezinbestean sortutako egoera bat. Plangintza faltak, borondate politiko faltak eragindako egoera da hau. Irakurketa autokritikoagoa ere egin dezakegu: asma dezagun geroa geuretik, gehiago eska dezagun euskeraz [Jarraitzen du...]".

Kontseiluak, bere aldetik, Hego Euskal Herriko gobernuei hizkuntza politikan urgentziazko neurriak hartzea eskatuko die, gaur bertan ARGIAn irakurri dugunez.

"Krisia aukera moduan baliatzea nahi du Kontseiluak, eta demokratikoagoa, kohesionatuagoa, berdinzalegoa eta eskubideen bermean oinarritutako etorkizunaren alde egin nahi du apustua: “Jakin badakigulako oinarrizko eskubide bat bazterrean uzten den aldiro, beste guztiak ere ahultzen direla”. Gizarte eragileei dei egin die ibilbide honetan bidelagun izan daitezen, “elkar hartuz eta elkar zainduz soilik lortuko baitugu hizkuntz politika berriak eta berdinzaleagoak sortzea”

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan