Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Paziente elebidunak euren hizkuntzan artatzea eraginkorragoa da, ikerketa baten arabera

2020-06-30

Leire Erkorekak, Naiara Ozamiz-Etxebarriak, Onintze Ruizek eta Javier Ballesterosek International Journal of Environmental Research and Public Health inpaktu handiko aldizkarian paziente elebidunak ama hizkuntzan artatzearen garrantziaz idatzi dute.

Hemen artikulu osoa (ingelesez).

Arreta psikiatrikoan paziente elebidunengan ama-hizkuntzak duen garrantzia ikertu nahi izan dute, meta analisi eta berrikuspen sistematikoa eskainiz. Emaitzek iradokitzen dute diagnostiko hobea eta zehatzagoa ematen dela ama-hizkuntzan artatuz gero, eta, beraz, klinikoki kontuan izan behar den faktorea dela arreta-hizkuntza. Ikerketa honek ekarpena egiten du, beraz, pazienteak euren hizkuntzan artatzea eraginkorragoa dela erakusten duen ebidentzia zientifikora.

Eman begiratu bat!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan