Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Giza histologiari buruzko liburua

2020-07-30

EHUko Medikuntza eta Erizaintzako Fakultateko bi irakaslek (Iker Badiola Etxeburuk eta Edurne Alonso Aranak) 2012an OEEk antolaturiko Agote Saria jaso zuten. Laguntza horrekin 2015ean Giza Histologia Orokorra liburua argitaratu zuten. Haien helburua euskaraz histologiari buruz aritzen zen testuliburu bat sortzea zen biomedikuntza arloko bai irakasleentzat bai ikasleentzat.

Iaz Giza Histologia Medikoa liburua argitaratu zuten, bestearen bigarren atala. Liburu hau egokia da bai histologia ikasleentzat bai adituentzat. Ehunen antolakuntza azaltzen da beste ezagutza arlo batzuekin lotuz (Biologia, Fisiologia, Anatomia edota Patologiarekin, adibidez). Irudiez gain, atlas digital bat ere badu irakurketa nahiz ulermena errazteko. 

Albistearen azpian topatuko duzue pdf bertsioan!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan