Berriak
Eztabaida anitz eta publikoa txertoei buruz
2020-09-11
Txertoak: zertan gabiltza? / TzG
Irailaren 19an (10:30-19:00) Donostian topagune parte-hartzailea ESP
Zer hartu behar dugu kontuan txerto bati buruz erabakitzean? Nola eragiten diote txertoek eta txertatze-egutegiak osasunari? Zein da legedia eta nazioarteko panorama? Zer berri dakar covid-19 aldiak?
Horrelako galderak buruan, irailaren 19ko topagune berezirako gonbidapena duzu honako hau. Zer lortu nahi dugu?
-elkarrizketa publiko aberatsa eta kalitatezkoa.
-ikuspegi guztiek toki izatea, eroso, seguru, harmonikoki.
-informazioa partekatzea, ikuspegi ezberdin guztiak entzutea eta elkarrengandik ikastea.
-adostasunak, osasun publikoaren eta kolektiboaren alde.
Ikasteko gogoz dauden eta galderak/zalantzak dituzten adiskideak izango dira solasaldien ardatz.
Non? Uliako Mintegiak Parkeko Berotegian (6) Donostia
Noiz? Irailaren 19an larunbata. 10:30 Harrera 11:00-19:00 topagunea. Programa osoa hemen. Sartu/atera lasai, komeni zaizun uneetan.
Izen-ematea, taulatxo hau beteta (3 min)
Bazkaria tokian bertan. 10 €-tan aukera, edo norberak etxetik ekarritakoa
Umeekin etorri nahi? Oso aukera aproposa, naturgune ederrean gara eta izen-ematearekin abisatuz gero, zaintzaileak etorriko dira!
Nork deitua? Guneak Zabaltzen ekimenak
INFO+: 638.733.223 guneak.zabaltzen@gmail.com
Zabal-zabaldu gonbidapena: emaginak, pediatrak, medikuntza eta osasun arlokoak, gurasoak, lege adituak, ekoizleak, administrazioa, elkarteak, hezitzaile eta zaintzaileak, sindikatuak, aldizkari eta idazle espezializatuak. Iritzi eta ezagutza dibertsitaterik zabalena, oso ondo etorria!
Begoña, Maria eta Eleder
Guneak Zabaltzen - 638.733.223 - www.guneakzabaltzen.eus
ps. Gune Irekiko (Open Space Technology) topagunea izango da. Egunaren hasieran, agenda hutsik, bakoitzak nahi dituen elkarrizketa gaiak proposatu ahalko ditu. Egun osoan txokotan ibiliko gara jardunean eta bakoitzak erabakiko du non ibili, batetik bestera. Egunean zehar hitz egindakoen laburpen-txosten publikoa egunaren bukaeran eskura izango dute parte-hartzaileek. Batzar autoeratua, askea, emankorra, atsegina.
Utzi zure iruzkina