Berriak
Eman izena azaroko OEEren Osasun Biltzarrean
2020-09-16
Azaroaren 13-14an izango da aurtengo Osasun Biltzarra, maiatzerako aurreikusita geneukana. EHUk Abandoibarran duen egoitzan egingo da, Bilbon (Bizkaia Aretoan), egoera dela eta kontrakoa erabakitzen ez den bitartean.
Gogoratu aurtengo gaia Prebentzioa auzolanean dela.
Egitaraua
Gaur egun baserrietan barik, herri eta hirietan bizi gara gehienok baina badira gune horietan ere auzolanaren gomuta duten beste proiektu batzuk, auzolanaren ezaugarriak betetzen dituztenak: batera ekin, elkarri lagunduz, eztabaidak onartuz eta gogoz egindakoa ordainsari bakartzat hartuz.
Osasun arlora ekarri gura genuke auzolanarena aurtengo OEEren Biltzarrean, osasunaren prebentzioari ekinez zehazki. Prebentzioa bere zentzurik zabalenean hartuz, zenbat eta zabalago, orduan eta auzolanerako aukera gehiago izango da eta. Prebentzioa neurrira egokituz, badira honetan ere larregikeriak eta. Bizi ohitura osasungarriak zelan garatu, adinaren arabera haurtzarotik zahartzarora, norbere kontura baita taldean ere, bata bestearekin, eskolan, etxean, osasun zentroan, auzoan. Eta euskararen beraren osasun eta prebentzioari arreta berezia jarriko diogu, hoba ez.
Utzi zure iruzkina