Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Segurtasuna bermatuta, Biltzarra aurrez aurre: eman izena!!!

2020-10-14

Azaroaren 13 eta 14an Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearen 30. Osasun Biltzarra izango da!!!!!

Aurtengo gaiaren ardatza denon artean prebentzioa nola eraikitzen den izango da: Prebentzioa Auzolanean. Osasungintzan nahiz beste arlo batzuetan horrek zer esan nahi duen hobeto ulertzeko elkartuko gara, izan ere, elkarlana ezinbestekoa da. Guztion artean gai hori ardatz hartuta egoera anitzak ezagutuko ditugu, auzolana osasungintzara ekartzeko, bai teorian, bai praktikan. Horren erakusgai lehen aldiz Gune Irekia (Open Space) modalitatea aukeratu dugula  parte-hartzea areagotzeko, beti bezala guztion ahotsa ahozko komunikazioetan eta posterretan jasotzeaz gain.

Denok dakigu urte berezia dela, eta ez bakarrik tokatu zaigun egoera dela eta. Izan ere, gure Erakundeak 30 urte bete ditu, eta ezin genuen historikoa den Osasun Biltzarra bertan behera utzi!
 

Hainbat alderdi berri txertatu ditugu aurten, horien artean, noski, beharrezko segurtasun-neurriak bermatzea.

  • Gela handia erreserbatu da Bizkaia Aretoan, eta aforoaren herena jarri da gehienezko edukiera gisa, segurtasun-distantzia bermatzeko
  • Bazkaria eta afaria bertan behera utzi ditugu
  • Hizlari bakoitzak mikrofono bana izango du ez partekatzeko, eta galderak egiteko beste bat egongo da.
  • Beharrezko higiene-neurriak hartuko dira.
Beraz... zer?   Bazatoz?

Triptikoa atxikita.

Izena emateko: http://www.oeegunea.eus/biltzarrak/izena_eman

Informazio gehiago: http://www.oeegunea.eus/biltzarrak/egitaraua

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan