Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Ikerketa behar da, ebidentzia", Osasuna eta Hizkuntza bidegurutzean ikastaroko ondorio nagusietako bat

2020-10-27

Berrian irakurri dugunez, "Osasuna eta hizkuntza bidegurutzean" ikastaroak eman zuen zeresana. Horrez gain, irakurri ahal dugunez, ikastaroan Medikuntzako gradu ikasketak euskalduntzeko ikasle mugimenduaren ekarpenari aitorpena egin zitzaion: "gure sua izan dira ikasle horiek: pausoak emateko exijitu digute".

«Osasungintza ebidentzian oinarritutakoa da, pertsonetan ardaztua eta egoera administratibora eta ingurunera egokitua; hiru baldintza horiek ez dira normalean betetzen, ez delako serioski hartzen hizkuntzaren rola kalitatezko arreta soziosanitarioan. Graduondoan ebidentziak sortu nahi ditugu, ezagutza hori osasun langileei helarazteko».

Hala ere, osasun administrazioaren egitura eta jarduna oso konplexuak direla nabarmendu du, eta, ildo horretatik, paradigma aldaketa bat proposatu du: «Askotan, euskara planek ahaztu egiten dituzte osasun sistemaren berezitasunak: hizkuntzaren kudeaketa eremu administratiboetako ohiko planetara mugatzen dute, euskara teknikariei ardura handia jartzen diete... Graduondoarekin, ikuspegi hori aldatu nahi dugu: euskara planen ardatzean osasun profesionalek egon behar dute, hizkuntzaren arloan nola jokatu aztertzen, oinarri hartuta zer den kalitatezko arreta eredu biopsikosozialean».

[Jarraitzen du...]

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan