Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskaraldia: ehundaka arigune jada, eta zuk, eman duzu izena?

2020-10-30

Dakizuenez, aurtengo Euskaraldia azaroaren 20tik abenduaren 4ra arte luzatuko da, eta aurten berritasun bat dauka: ariguneak, euskaraz lasai aritzeko guneak. Ehundaka arigunek eman dute izena jada, eta Euskal Herriko txoko guztietan zehar barreiatuta topatuko ditugu ariketak iraun bitartean: elkarteak, taldeak, erakundeak, enpresak... Euskaraz aritzeko lekua bermatuta izango dugu; eta, aurrekoan baino askoz indartsuago, entitateen parte-hartze aktiboa eta babesa igarriko ditugu, mota eta tamaina guztietatako espazioetan.

Herrian ariguneak non topatu ahalko diren jakin nahi? HEMEN duzue begiratzeko aukera.

Gogoratu zer eragin positibo izan zuen aurreko edizioak, hemen. %20ko igoera lortu genuen ariketak iraun bitartean, eta 3 hilabetera, %5,6koa mantendu genuen!

Eman izena ahobizi edo belarriprest moduan, hemen.

Nolakoa izango da aurtengo edizioa?

Zer dira ariguneak?

Nola izan ahobizi?

Nola izan belarriprest?

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan