Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OEEren Osasun Biltzarra azkenean streaming bidez

2020-11-05

Datorren ostiral eta larunbatean, azaroak 13-14, izango da aurtengo Osasun Biltzarra, azkenean online modalitatean, egoerak hala behartuta. Gogoratu aurtengo gaia Prebentzioa auzolanean dela.

Osasungintzan nahiz beste arlo batzuetan prebentzioak zer esan nahi duen hobeto ulertzeko elkartuko gara, izan ere, elkarlana ezinbestekoa da. Guztion artean gai hori ardatz hartuta egoera anitzak ezagutuko ditugu, auzolana osasungintzara ekartzeko, bai teorian, bai praktikan.

Programako aldaketa bakarra Gune Irekia desagertzea eta horren ordez Poster egileen azalpenak jasotzea izan da.

Gogoratu amaiera ekitaldian argazki historikoak proiektatuko ditugula, 30. urteurrena ospatzeko. Bidaliko dizkiguzu batzuk oee@oeegunea.eus helbidera?

Animatu!!!
 
Egitaraua

Eman izena

Eman izena

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan