Berriak
Gaur Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan graduondokoaren aurkezpena online
2020-11-20
Gaur gurean, osasun-arretan, hizkuntzak nola kudeatu irakasteko graduondokoaren bigarren edizioa aurkeztuko digute publikoki, 16:00etatik aurrera online.
EHUk eta UEUk elkarlanean antolatutako "Hizkuntzen Kudeaketa Osasun Arretan" graduondoko lanen aurkezpen saioa (azaroak 20)
Lekua: Saioa birtuala izango da ondorengo estekan: https://eu.bbcollab.com/guest/ 96b89bd99d6f4abb99a060b0dd5a1c 68
Saioa publikoa izango da eta guztiok parte hartu ahal izango duzue. Kanpotik gaian interesa izan dezakeen beste edonork ere jarraitu ahal izango du saioa, goiko esteka konpartitzearekin nahiko da.
Saioaren eskaleta:
Lekua: Saioa birtuala izango da ondorengo estekan: https://eu.bbcollab.com/guest/
Saioa publikoa izango da eta guztiok parte hartu ahal izango duzue. Kanpotik gaian interesa izan dezakeen beste edonork ere jarraitu ahal izango du saioa, goiko esteka konpartitzearekin nahiko da.
Saioaren eskaleta:
- 16.00: Ongi etorria eta aurkeztuko diren lanen laburpena (Jon Zarate: Graduondokoaren Zuzendaria).
- 16.10: EEC ESIko Errehabilitazio Zerbitzuan euskarazko asistentzia-zirkuitua helburu, bibliografia eta Osakidetzako esperientzien azterketa. Iratxe Sustatxa.
- 16.30: Hizkuntza-mugak osasun-sistemen erabiltzaileen ikuspuntutik: ikerketa kualitatiboen berrikuspen sistematikoa. Maialen Alday.
- 16.50: Hizkuntza mugek umeen osasunean duten eraginaren berrikuspen bibliografikoa. Joseba Fernandez de Retana.
- 17.10: Osakidetzako nominak kudeatzeko terminologiaren eta fraseologiaren bilketa. Jose Miguel Recarte.
- 17.30: NANDAren euskarazko bi itzulpenen konparazioa, lagin baten azterketa linguistikotik abiatuta. Eunate Molinuevo.
- 17.50: Hizkuntza eskubideak eta arretaren kalitatea osasungintzan: azken urteetako kexen azterketa. Ane Olabarri.
- 18.10: Bilboko Osasun Zentro bateko osasun-profesionalen jarrerak eta pertzepzioak lanean egiten den euskararen erabileraz. Eskaintza aktiborantz. Ruben Garcia.
- 18.30: Bizkaiko Osasun Mentaleko sarean III. Euskara Plana egiteko aukerak eta hobekuntzak identifikatu. Jose Ignacio Landaluze.
Utzi zure iruzkina