Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Zabalik da EHUren "Hizkuntzen kudeaketa osasun-arretan: euskara komunikazio klinikoan" aditu-tituluan izena emateko epea

2020-11-27

Hizkuntzen kudeaketa osasun arretan: euskara komunikazio klinikoan (EHUren Aditu Titulua) graduondokoaren izen ematea irekita dago. Animatu!

Noiz: urtarriletik maiatzera, hilean behin, ostiraletan

Non: ONLINE

Ordutegia: 16:00-20:00

Matrikula-epearen bukaera: 2020ko abenduaren 4a

Info osoa eta izen-emateak: hemen.

 

Helburuak

Graduondoko honen helburua, hauxe litzateke: osasun arloko profesionalak, ebidentzian oinarrituriko gaitasunak erdietsiz, osasun-arretan hizkuntzek duten garrantziaz jabetzea euren ibilbidean jarduera egokiak bermatzeko.

Arretaren normalizazioan aurrera egiteko gaiaren inguruan sustrai sendoak ezartzeko ezagutza zabaldu eta partekatu nahi da.

Edukiak

1. modulua: OINARRIAK (3 ECTS)

  • Gaur egungo osasun-jardueraren paradigmak
  • Euskal Herriko egoera soziolinguistikoa, eta bere banaketa administratiboa.
  • Euskal Herrian euskararen erabilera normalizatzeko garatu/sortu diren planak. Euskara Planak

2. modulua: HIZKUNTZA ETA ARRETAREN KALITATEA (3 ECTS)

  • Hizkuntzak arretaren kalitatean duen garrantzia
  • Nazioarteko ereduak

3. modulua: AURRERA BEGIRAKO ESTRATEGIAK (4 ECTS)

  • Ikerketa eta hizkuntza
  • Osasungintza eta euskara: ikuspegi kritiko zabala: Hiztun aktiboak bihurtu.
  • Terminologia eta tresna informatiko lagungarriak
  • Saio osagarriak

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan