Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren ale berria

2020-12-30

Lau urte betetzen dituen Osagaiz aldizkariak bere aurtengo bigarren ale arrunta argitaratu du: Osagaiz

Ale honetan honako gaiak irakurri daitezke:

  1. Haurdunaldiari eta edoskitzaroari lotutako bular-patologiaren berrikuspena
  2. Terapia antidepresiboaren azken pausoak: oraina eta geroa
  3. Ariketa fisikoaren eragina kognizio-galera duten adindu instituzionalizatuen funtzio kognitiboan eta fisikoan: berrikuspen sistematikoa
  4. Iktusa jasan duten pazienteetan ohikoak diren erizaintza-diagnostikoak
  5. Taxus baccata intoxikazioa
  6. Canavan gaixotasuna (aspartoazilasaren gabezia): Euskal Herriko lehen kasuaren eta Europako mutazio berri baten aurkezpena

 

  1. Dosi txikitan atalean: Bakardadeak, COVID-19aren sintomez haragoko sufrimendua
  2. KAT atalean: Gernu-erretentzioan maskuria zundatzean deskonpresio azkarrak ez dauka pixkanakako deskonpresioak baino konplikazio-arrisku gehiagorik; Covid-19 gaixotasuna: tratamenduaren bilaketa eta azterketa sistematikoa, eta, Talidomidak hobetu dezake hesteetako arteria-zainetako malformazioek eragindako odoljario kroniko errefraktarioa
  3. Farmazialarien txokoaren atalean: Medikamentuen informazioa: INFAC, botika berrien eta i-botika fitxen azken hilabeteak, eta, Farmazia-prestazioa, zer sendagai ordainduko dira eta zer preziotan?

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan