Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kontseiluaren azken albisteak

2021-01-18

Euskalgintzaren Kontseiluaren azken berriak topatuko dituzue azpian. Denak daude bilduta euren webgunean, eman begiratu bat!

Adostasun sozial eta politikoak eraikitzeko ordua
Donostiako Aquariumean egin da gaur goizean Kontseiluaren Urteko Irakurketa ekitaldia. Bertaratu diren hainbat erakunde, eragile eta bazkideren aurrean, 2020an euskalgintzak eta hizkuntza-politikek eman dutena izan du aztergai Euskalgintzaren Kontseiluak. (...) [Jarraitzen du]
 

Senatuak murgiltze-ereduaren inguruan onartutako zuzenketak positiboki baloratu ditu Kontseiluak
Atzo Frantziako Senatuak izandako eztabaidaren karira, Kontseiluak positiboki baloratu ditu Frantziako Hezkuntza Kodean onartutako zuzenketak. «Otsailean, Frantziako Asanbleak jatorrizko lege-proposamena erabat kamustu zuela salatu genuen» adierazi du Kontseiluko idazkari nagusi Paul Bilbaok, eta jakitun ginen orduan onartutakoak «aldaketa gutxi ekarriko zuela», gehitu du [Jarraitzen du].
 

50 langiletik gorako enpresetan euskara-planak bultzatzeko neurria aurkeztu dute ELAk, LABek eta Kontseiluak

Lan-mundua euskalduntzeko urrats zehatzak egin behar direla adierazi dute ELAko Mitxel Lakuntza, LABeko Garbiñe Aranburu eta Kontseiluko Paul Bilbao idazkari nagusiek elkarrekin egindako agerraldian. «Euskararen normalizazioa garatzeko ezinbesteko esparrua da lan-munduarena», ziurtatu du Bilbaok. «Gure egunerokoaren zati handi bat lanean igarotzen dugu, eta, ondorioz, gure hizkuntza-praktikak eta eskubideak baldintzatzen dituen esparrua da, langile zein kontsumitzaile gisa» [Jarraitzen du].


Albiste gehiago: https://kontseilua.eus/albisteak

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan