Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mintzanet

2021-01-21

Mintzanet euskaraz hitz egiteko doako atari bat da. Euskararen normalizazioan auzolanean laguntzeko beste modu bat da. Komunikazioa-Inkomunikazioa gure 2018ko Biltzarrean proeiktuaren berri eman ziguten, eta hortxe jarraitzen dute jo eta ke.

Horri dagokion informazioa topatuko duzue azpian; euskaldunok  ikasi nahi dutenei lagundu ahal diegu eta jendea ezagutu, ikasten ari garenok aukera dugu praktikatzeko.

Euskara modu errazean praktikatu nahi duten hiztunentzat Mintzanet da online dagoen aukerarik onenetakoa. Mintzanetek bidelaria, euskara hitz egin nahi duena, eta bidelaguna, euskara dakiena, harremanetan jartzen ditu hizkuntza praktika martxan jartzeko. Mintzanetek hiztunei saioen esteka eta egutegia emango die; baina, azkenengo horrekin arazoak izatekotan, hiztunek aldatu ahal izango dute saioaren data beren beharrizanetara moldatzeko.

Hiztunengandik eskatzen dena gailua, interneteko konexioa eta gogoa izatea da. Hortaz, ez da beharrezkoa izango bidelagunak titulurik izatea elkarrizketetan parte hartzeko. Gainera, erabiltzaileek ez dute ezer ordaindu beharko, izan ere, Mintzanetek eskaintzen duen zerbitzua doakoa da. Interesa izanez gero, hemen topatuko duzue izena emateko lotura: mintzanet.net/

 

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan