Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

UEU deialdiak: IkerGazte eta liburuen sorkuntza sustatzea

2021-03-03

UEUk bi deialdi interesgarri ditu abian: IkerGazte 2021 eta euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzekoa.

IkerGazte2021: Kongresua tesia bukatzen ari diren ikertzaileei edo azken bost urteotan amaitu dutenei zuzenduta dago eta dagoeneko ireki da artikulu zientifikoak bidaltzeko 1. deialdia. Artikuluak bidaltzeko epea 2021eko martxoaren 12ra arte egongo da zabalik.

Nazioarteko Ikerketa Euskaraz Kongresuaren 4. edizioa egingo da Gasteizen 2021eko ekainaren 9tik 11ra. UEUk antolatzen duen ekimena da IkerGazte eta helburu nagusia ikertzaile gazte euskaldunak biltzea eta egiten duten lanari ikusgarritasun handiagoa ematea da.

Artikulu-eskaera egiteko informazio guztia UEU365 blogean aurkituko duzu.

 

Bestalde, martxoaren 31ra arte dugu UEUk euskarazko unibertsitate-liburuen sorkuntza sustatzeko deialdian parte hartzeko epea.  Deialdira aurkez daitezke euskarazko unibertsitate liburuak, liburu amaituak, euskaraz sorturikoak nahiz euskaratuak (euskaraz sorturikoek izango dute lehentasuna). Aitzitik, kanpo geratzen dira liburu proiektuak, hots, oraindik idatzi ez diren liburuak

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan