Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Pediatra euskalduna eskatu zuten berriro Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako Udalek

2021-04-26

Pediatra euskalduna bermatzeko eskatu zioten berriro martxo amaieran eta apirilean zehar Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako udalek Osakidetzari, UEMArekin batera:

Bi urte beteko dira laster Aizarnazabal, Getaria, Zestoa eta Zumaiako haurrek pediatra euskalduna ez dutenetik. Lanpostu horrek ezarria du bigarren hizkuntza eskakizuna, eta euskara jakiteko derrigortasuna du 2008ko ekainaren 1etik. Bilerak bilera eta eskaerak eskaera, ordea, Osakidetzak egoera konpontzen ez duela ikusita, gaia udal osoko bilkuretara eramatea erabaki dute lau udalek, eta erabaki zehatzak biltzen dituen mozioa dute aztergai egun hauetan. Honako hauek dira udalek onartutako eskaerak:

Batetik, udalek Osakidetzari eskatzea lehenbailehen zuzendu dezala herriko pediatra postuaren egoera, eta berma ditzala herritarren hizkuntza eskubideak. Bestetik, udalak Osakidetzari eta Eusko Jaurlaritzari eskatzea jar ditzatela bideak zerbitzua euskaraz emateko gai diren profesionalak hezteko eta kontratatzeko: egiturazko neurriak har ditzatela mediku euskaldunen faltari aurre egiteko, unibertsitatetik hasita. [Jarraitzen du...]

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan