Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Fisioterapeuten deialdian euskara baloratu gabe Osasunbidean

2021-04-29

Berrian irakurri genuenez, martxoan zehar Osasunbidean egindako fisioterapeuta-lanpostuetarako deialdian euskara ez zen baloratu eremu mistoan eta ez-euskaldunean. Alemana, frantsesa eta ingelesa, ordea, bai.

Hala, deialdi honetan 24 lanpostuetatik lanpostu batean bakarrik baloratuko da euskara, bakarra baitago eremu euskaldunean.
Txibiteren Gobernua da, orain arte, bakarra alemana, frantsesa eta ingelesa baloratzen eta euskara ez puntuatzen eremu mistoan.
Nafarroako Kontseiluak ezarri zuen guztiz legezkoa zela euskara baloratzea Nafarroa guztian, beste hizkuntza batzuk ere baloratzen zirenean [irakurri albiste osoa].

Probaren lekuan protesta egin zen paziente eta profesionalei eragiten dien hizkuntza egoera onartezin hau salatzeko.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan