Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Frantziako hizkuntza gutxituen legea: argi izpi bat euskararentzat? Online hitzaldia

2021-05-07

Kontseiluaren webgunean irakurri genuenez, apirilaren 8an Hizkuntza gutxituen aldeko legea onartu zuen Frantziar Estatuko Asanbleak. UEUk orain horren inguruko hitzaldi interesgarria antolatu du datorren astearterako, maiatzak 11, online, 18:00etan.

Izen-emateak eta informazio guztia, hemen:

Lege honek hizkuntza gutxituen irakaskuntzari koadro sendoago bat emanen dio, baina legea promulgatzeko epea bukatzear zenean, haren kontrako helegitea ezarri dute 60tik gora diputatuk Frantziako Konstituzio Kontseiluan.

Euskararen zuzenbidea. Ikerketa konparatua, Frantzia, Espainia tesi lana aurkeztu zuen iaz Eneritz Zabaletak (Baiona, 1984) eta bere esanetan, hizkuntza eskubideak, juridikoki, pertsonei onartzen zaizkien eskubide subjektiboak dira. Frantzian, bere tradizio jakobinoarekin, kontzeptua bera konstituzioaren kontra doa, baduelako berdintasunaren ikuspegi abstraktua edo zurruna; norbanakoak baizik ez ditu ukaiten ahal eskubideak. Bretoiei, euskaldunei, korsikarrei... hizkuntza eskubidea onartuta, nazio osoarenak ez diren eskubideak onartzen ari zara, eta hori, Frantziaren berdintasunaren ikuspegiaren kontra doa.

Gai honi buruz arituko zaigu Eneritz Zabaleta, Pauline Guelle (Paue, 1992) ikertzaileak eta UEUko Talde Eragileko kideak zuzenduta. Horretaz gain, ekainaren 9tik 11ra Gasteizen egingo den Ikergazte kongresuaren berri ere emango dugu.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan