Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Mikel Asier Garro Beristain gogoan

2021-05-20

Eguneraketa: omenaldiaren bideoa hemen ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=wMIJFW34faw.

Mikel Asier Garro Beristain gogoan.

2021eko maiatzaren 8an hil zen Mikel Asier Garro Beristain irakaslea, 54 urte zituela. 1987. urtean hasi zuen irakasle-ikertzaile ibilbidea Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatean. Irakaskuntza- eta ikerkuntza-lanak bikain egiteaz gain, hainbat aldiz aritu izan zen unibertsitateko kudeaketa-postuetan, Erizaintza II Saileko zuzendari gisa nahiz fakultateko dekanoorde gisa.

Halaber, aipagarria da euskararen alde beti erakutsi izan zuen konpromisoa: lan handia egin zuen erizaintzako ikasketak euskaraz eskaintzeko eta euskarazko hainbat argitalpen egin zituen bai giza fisiologiaren, bai farmakologiaren alorretan. OEEkidea genuen Asier.

Eskerrik asko zure lan eta ekarpen handiengatik.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan