Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OSASUNALDIA ikusteko aukera ekainaren 7 eta 8an

2021-06-02

Gogoratu datorren astean, ekainaren 7 eta 8an (astelehena eta asteartea) izango dela Osasun-zientzietako gradu-amaierako lanen 1. jardunaldia.

Erizaintza, Medikuntza, Farmazia, Odontologia, Psikologia eta Fisioterapia arloko euskarazko gradu amaierako lanak ezagutzeko aukera izango dugu.

Animatuko zara haien lanaren fruituak entzutera?

Jardunaldiak online izango dira, arratsaldeko ordutegian: 16:00-18:30.
 

 

Ekainak 7

16:00

Jardunaldiaren aurkezpena

16:10

Covid-19 pandemiak gaixotasun kroniko konplexuak dituzten ume eta hauen familiengan izan duen eragina

16:20

Covid-19 pandemiagatiko konfinamendu egoeran sare sozialekiko adikzioa garatu duten nerabeentzako erizaintzako zainketak

16:30

Duoko kontsultetan lehen aldiz artatu ziren gib pazienteen ezaugarri kliniko-epidemiologikoen azterketa (2019-2020)

16:40

Hizkuntza-aukeraren garrantzia osasun-arretan

16:50

Helduek pairatzen dituzten presiozko ultzeretan aplikatu daitezkeen desbridatze-metodoak

17:00

Erizainaren esku-hartzea zainketa intentsiboetako unitate osteko sindromearen prebentzioan

17:10

Iktusa jasan duten pazienteei eta senideei eman beharreko osasun heziketa programa

17:20

Marihuana kontsumitzen duten nerabeei zuzenduriko osasun hezkuntza programa.

17:30

Hemofiliaren autotratamendua

17:40

Hemofiliaren autotratamenduaren azalpena ikus-entzunezko baten bitartez

17:50

Endometriosia eta ezaugarri antropometriko eta menstrualak: erlazio genetiko kausalen bila

18:00

Kannabigerolaren eragin antsiolitikoaren eta motorraren azterketa arratoietan

 

Ekainak 8

16:00

Loaren kalitate eta kantitateak estresarengan duen eragina

16:10

Erditze-prozesuan emakumea uretan murgiltzean ematen diren erizaintza-zainketek amarengan eta umearengan duten eragina

16:20

Amagandiko edoskitzea sustatzen duten babes-taldeek amengan duten eragina

16:30

Ama-haur atxikimendua indartzeko erizaintza-zainketak erditze osteko depresio kasuetan

16:40

Zein nolako erizaintza-interbentzioak lagundu dezakete bularreko minbizidun emakumeen bizi-kalitatean?

16:50

Mastektomiaren inpaktua bularreko minbizia duten emakumezkoen gorputz-irudian eta bizitza-kalitatean.

17:00

Ariketa fisikoaren eraginkortasuna bularreko minbizia duten eta kimioterapia eta/edo erradioterapia adjubantea jasotzen ari diren emakumeen nekearen arintzean eta bizitza-kalitatearen mantentzean

17:10

Asetu gabeko zainketa beharrak minbiziari aurre egitea lortu duten pazienteetan: literatura zientifikoaren berrikusketa kritikoa

17:20

Ezpain eta ahosabaiko arraildura bilateral osoa duen jaioberriaren erizaintza-zainketak elikadura arloan

17:30

Gluten gabeko dieta-ereduen ebaluazio nutrizionala

17:40

Haur eta nerabeen elikadura emozionala bultzatzen duten guraso eta haurren ezaugarriak: berrikuspen sistematikoa

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

OEEren Osasun Biltzarraren ahozko komunikazioen aurkezpenak ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan ahozko komunikaziopen aurkezpenak  aurkituko dituzue ondoko loturan: https://youtu.be/5-9n9WMRQFc Ahozko komunikazioak: - 01:45:37 "Heriotza eta dolu...
OEEren Osasun Biltzarraren bigarren mahai-ingurua ikusgai
Urriaren 25ean Zornotzan egindako Osasun Biltzarraren bideoekin jarraituz, aste honetan bigarren mahai-inguruan parte hartu zuten osasun-arloko profesionalen hitzaldiak aurkituko dituzue ondoko loturetan: Bigarren mahai ingurua: "Betiko gaix...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan