Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osasun Bakarra. Animalien, gizakien eta ingurunearen osasunaren arteko lotura.

2021-06-28

UEUren ikastaro honetan Osasun Bakarra (One health) kontzeptutik abiatuta programa hau osatu dute uztailaren 13rako, Eibarren.

Data: 2021(e)ko uztailaren 13a
Tokia: Eibar - Markeskoa Jauregia
Ordutegia: Asteartea. 9:30-17:30

Osasun Bakarra, ingelesez One Health, kontzeptua 2000. urteko hamarkadaren hasieran erabiltzen hasi zen, eta, hitz gutxitan, ezaguna zen nozio bat laburbildu zuen: gizakien eta animalien osasuna elkarren menpekoak dira, eta bat egiten duten ekosistemekin lotuta daude. Zoonosiak, era naturalean animalietatik gizakietara zein alderantziz transmititzen diren gaixotasunak dira eta hauetako batzuk artropodo bektore bidez kutsatzen dira edo animali basatiak dituzte gordailu. Beste aldetik, antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterioen presentzia areagotzen ari da munduko leku guztietan, gaixotasun infekzioso arruntak tratatzeko dugun antibiotikoen gaitasuna mehatxatuz. Arazo multifaktorial hauen konplexutasunari aurre egiteko Osasun Bakarraren ikuspuntutik egin behar da lan. Ikastaro honetan, ikuspegi zabal batetik Osasun Bakarraren arlo desberdinak landuko dira, Euskal Herriko adibideak erabiliz.

Programa eta informazio gehiagorako jo UEUren webgunera.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan