Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

OSASUNALDIko parte hartzaile Uxue Alargunsoro Muruamendiaraz erizainari elkarrizketa Osatuberrin

2021-07-19

Uxue Alargunsoro Muruamendiaraz erizainak Osasun Zientzietako gradu-amaierako lanen jardunaldian parte hartu zuen, ‘Osagaiz’ aldizkariak antolatutako aurrenekoan. ‘Erizainaren esku-hartzea zainketa intentsiboetako unitate-osteko sindromearen prebentzioan’ lana aurkeztu zigun, eta uste du aukera oso ona dela norberak bere lana ezagutarazteko eta gainerakoek landutakoa ezagutzeko.

Erizainok pazienteekin zuzeneko arretan denbora asko pasatzen dugunez, pentsatu nuen zer egin genezakeen paziente horien pronostikoa hobetzeko, ondorio horiei aurrea hartzeko edo, gutxienez, ebaluatzeko, ondoren ondorio gutxiago izan zezaten. [Irakurri albiste osoa]

OSATUberriren uztaileko alean ere beste hiru albiste interesgarri: Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean % 28 igo da haur eta nerabeen kasuen kopurua 11 hilabetean, anemia eta dietaren arteko harreman estuari buruzko beste bat Cristina Perez nutrizionistaren esku, eta, azkenik,  Ianire Elgezabal erizain eta organistak heriotzaren gaiari trataera desegokia ematen zaiola azaldu du, eta dolua artearekin lotu du.

Aurreko alean ere, maiatza-ekainekoan alegia, hainbat albiste egon zen:

-Talde-lana, arrakastaren gakoa eta etorkizunerako bidea
-Interpretazio-lanetan aurrera Zoom aplikazioaren bidez
-Gradu-amaierako lanak ezagutarazten
-«Osasun-langileek trebakuntza feminista behar dute»
-Gai etikoak eta erizainen ikerketen emaitzak hizpide Erizaintza Jardunaldietan
-«Sunu Gaaletik hezkuntza eta osasungintza bermatu nahi ditugu Senegalen»
-«Prestakuntzan aurrerapauso handia da hainbeste jenderengana hain erraz heltzea»
-Dieta begetarianoa eta osasuna

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan