Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Egin zure ekarpena: zeladore eta erizain-laguntzaileentzako hiztegi-proiektua

2021-07-23

Nafarroan Bittor Abarzuza Fontellas zeladorea hiztegi bat osatzen ari da zeladore eta erizain-laguntzaileen ohiko terminoak bilduz. Helburua langileok egunero erabiltzen ditugun hitzak euskaraz ere edukitzea da, egunerokoan hizkera teknikoa segurtasunez erabiltzeko.

Hiztegi interesgarria izan daiteke eta aukera dago bai iradokizunak nahiz zuzenketak bidaltzeko, bai hiztegia bera osatzeko, martxan dagoen proiektua baita eta zirriborro bat baino ez. Animatuko zara? Lantaldea ere osa dezakezue, nahi izanez gero. Bidali mezua oee@oeegunea.eus helbidera.

Aholkularitza profesionala izango du proiektuak. Animatu zure iritzia eta ekarpenak ematera, ahalik eta jende gehienarentzat erabilgarria izan dadin!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...
Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan