Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Julian Bereziartua Barrenetxea joan zaigu

2021-09-23

Julian, 1935. urtean jaio zen Azpeitian eta orain egun batzuk hil zen, irailaren 17an zehazkiago esateko Donostian, 85 urterekin.

Julianek Zaragozan egin zituen Unibertsitateko ikasketak, eta bertan graduatu zen. Ondoren kirurgian espezializatu zen  Valladolideko Unibertsitatean.

Urte luzez jardun zuen lanean, hasieran barneko mediku  moduan Zaragozako eta  Gipuzkoako ospitale probintzialetan, eta jarraian Donostiako Arantzazuko Ama ospitalean. Kirurgia burua izan zen Osakidetzan eta baita Azpeitiako zezen-plazako kirurgialarien burua ere.

Liburu ugari argitaratu zituen, besteak beste:

        * Comer y beber, fuentes de salud (1985)

        * El arte de comer y beber: cocina vasca, salud y placer (1993)

        * Salud y cocina (1997)

        * Erabateko sukaldea (2005), Hasier Etxeberria kazetariarekin eta Luis Irizar sukaldariarekin lankidetzan

        * Doctor, qué son estos síntomas. 60 respuestas (2007)

Baina bereziki azpimarratzekoa da osasun-dibulgazioaren alorrean, hainbat urtez, txintxo-txintxo, Euskadi Irratian, EITBn, eta beste hainbat komunikabidetan euskara ezin egokiagoan egindako lan izugarria. Lan horren ordainetan CAF-Elhuyar Merezimendu Saria jaso zuen 2015. urtean.

Goian bego euskarari bere lanbidetik hainbeste lagundu dion Julian!

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan