Berriak
Euskararen telefonoa
2021-10-27
Gogoratu hizkuntza-eskubideen urraketen bat jasanez gero, Euskararen telefonoa tresna erabil dezakezula. Behatokiak eskaintzen duen doako zerbitzua da. Gure eguneroko bizimoduan osasun-zentro batera goazenean, edo establezimendu batera, etab., jasotako hizkuntza arretari buruzko kexak eta zorionak adierazteko balio digu, baita kontsultak egiteko ere. Ematen ditugun datu guztiak konfidentzialtasunez gordeko dira eta, beraz, anonimotasuna bermatuta dago.
Urtero Behatokiak txostena argitaratzen du izan diren intzidentziak publiko egiteko, eta halako datuak izatea ezinbestekoa da gizarte mailan, osasungintzan barne, hizkuntza eskubideen urraketak ikusarazteko eta horiei aurre egiteko. Egin proba!
Utzi zure iruzkina