Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Elkarrizketa Maialen Berridiri

2021-12-22

Maialen Berridi Agirreri elkarrizketa interesgarria egin zioten Naiz-en.

Familia-mediku honek gizatasuna funtsezko osagarri gisa hartzen du, izan ere, osasun munduan, oro har, gehiago saritzen omen da asko jakitea, eta ez, ordea, gizatasuna. Horrek arazo larria dakar, medikua gaixoarengandik urruntzea, alegia. "XX. mendeko azken hamarkadetatik hona bizitzen ari garen medikuntzaren aro modernoak balioen, lehentasunen eta ikuspuntuen aldaketa eragin du". Gertaturiko aldaketa horren aurrean, medikuntzan eta osasungitzan ez da ezer aldatu, nahiz eta lan-esparrua gizakiekin zuzenean lotuta egon. Are gehiago "EHUko medikuntzako gradu-aurrean eskaintzen diren ikasgaien artean, urriak dira humanismoarekin lotutako gaiak". Ez hori bakarrik, teknologiak izandako bilakaerak aldaketa kulturalak eragin ditu medikuntzan ere eta ondorioz, humanismoan prestatzeko beharra agerian geratu da.

Maialen Berridik lan honen bitartez genero-ikuspegia lantzeko aukera ere izan du, bere hitzetan generoak gaixotzeko ahalmena dauka, beste hitz batzuetan esanda, "patogeno" bat izan daiteke. Osasungintzan emakumeen papera gutxiestua izan da, batik bat, ikerketa gehienek gizonek egin dituzte edota emakumeek pairatzen dituzten patologiak (tiroideak, anemia...) ez dira behar bezala ikertu. Idazleak dionez "generoa patogeno gisa ulertzeko, emakumeen gainkarga aztertzea komeni da", izan ere, emakumeek jasaten duten lan karga benetan handia delako eta horrek askotan gaixotzera eramaten dituelako. Azkenik, beharrezkoa ikusten du medikuntza gradu-aurreko ikasketetan familiako medikuntzari lotutako irakasgai bat sartzea, ikasgai tronkal gisa [Elkarrizketa osoa hemen].

Medikuaren oinarrizko gaitasun profesionalak azala

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan