Berriak
OEEk helegitea jarri dio Osakidetzako Logopeden deialdiari eta orain izenpeak jasotzen ari da
2022-01-17
Eskaera hau babesteko izenpeak jasotzen ari gara. Gurekin bat egin nahi?
Osakidetzan logopeda euskaldunak behar ditugu:
OEEk helegitea aurkeztu zion ostiralean Osakidetzak Logopeda lanpostuetarako egindako deialdiari, UEMAk eta Behatokiak egin bezala. Logopedia lanpostu horiek profesionaltasunez betetzeko eta arreta pazienteek behar duten mailan emateko hizkuntza biak ondo ezagutzea ezinbestekoa delako jarri dugu.
Gure elkartea kezkatuta dago Osakidetzako zenbait lanpostu esleitzeko orduan behar diren hizkuntza eskakizunak jartzen ez direlako. Horrek Osakidetzako Euskara Plana zuzenki kaltetzen du.
Orain jakin dugunez, gauza bera gertatu da logopedia lanpostu batzuekin. Harrigarria da hizkuntzarekin erabat lotuta dauden lanpostu horietan behar den euskara aintzat ez hartzea. Ez soilik hori, Arantzazun 2018an egin genuen OEEren Osasun Biltzarrean azaldu zenez (Komunikazioa-Inkomunikazioa), adibidez afasia detektatzeko behar diren test egokiak eta antzeko materialak oraindik orain gauzatze fasean eta modu boluntarioan daude, hau da, logopedek lan egiteko behar dituzten oinarrizko materialak ez daude eskura eta prest. Ildo beretik, iaz Kazeta medikoan argitaratutako artikuluan ere gai horren egoera gaur egun zein den ikus daiteke.
Horrek adierazten digu administrazio guztiekin euskaraz ahoz eta idatziz zerbitzuak jasotzeko eskubidea aitortu zigun Euskararen Erabilera Normalizatzeko Legea orain dela 40 urte onartu zenetik hona eta Osakidetza orain dela 38 urte sortu zenetik hona ez dugula urratsik eman arlo horretan.
Utzi zure iruzkina
euskaraGARA.net
2022-01-27 23:55
joxan
2022-01-27 18:25
Lucia
2022-01-26 13:32
Jon Urrusolo Santos
2022-01-26 09:02
Izar
2022-01-25 22:52