Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

"Bizitzaren amaieran arreta" ikastaroa otsailean

2022-01-20

Iñaki Peña Bandrés OEEkide eta mediku internistak ikastaro interesgarria emango du otsailaren 12an. Animatu eta zabaldu!

Gaur egungo zenbait joerak gaztetasunaren, irudiaren, abiaduraren eta hedonismoaren gorazarrea eta hilezkortasunaren eldarnioak bultzatzen dituzte. Horrek dakarrena da errealitate “itsusiak” ezkutatzea, hala nola zahartzea, gaixotasun larriek eragiten duten sufrimendua eta bizitzaren amaiera bera.

Bestela, koronabirusaren pandemiak ekarri digunaren artean hauskortasunaren eta heriotzaren errealitate gordina dugu. Halaber, eutanasiaren legearen prozesuak espainiar estatuan mahai gainean ipini du Zainketa Aringarrien garapen handiagoaren beharra.

Gai horiez hitz egiten ibili zen Iñaki Peña elkarrizketa honetan.

"Heriotzari bizkarra emanda bizi gara gurean…
Lehen Munduan, azken mende erdian edo, bizkarra ematen joan gara heriotzari ez ezik baita zahartzeari eta makaltzeari ere. [...] Hedonismoarekin oso lotuta dauden jarrera infantilak dira, beste alde batetik angustia existentzialekin zerikusia dutenak. [...]

Zer da ikastaroan landuko duzuna?
Orain arte aipatu ditugun puntuak jorratuko ditugu, modu teorikoan eta praktikoan, suertatzen diren zalantzak argitzen saiatuz. Baliabideen artean zinema izango dugu, zainketa aringarriekin lotutako filmografia eguneratua errepasatuko dugu. Baita bibliografia interesgarria ere.

Non ipini nahiko zenuke azpimarra?
Zahartutako jendartea dela geurea, gehiago bizi garela, baina nola bizi garen ibilbide biografikoaren amaieran garrantzi handikoa dela. Zainketen beharra gero eta handiagoa dela, eta ondo hausnartu behar dugula nola egingo dugun gure senideekin. Eta nola egingo duten gurekin, nola gustatuko litzaigukeen behintzat izatea. Zeintzuk diren zure balio garrantzitsuak bizitzan, zer egingo zenukeen gaixotasun larria eta sendaezina tokatuz gero, aldamenekoei edo zeuri.

[jarraitzen du].

Informazio gehiago eta izen-emateak: hemen edo helbide hauetan: nafarroa@ueu.eus / 948 362563.

Utzi zure iruzkina

OEE Idazkaritza

2022-02-10 10:41

Zure eskaera bideratuko dugu

aMAIA UGARTEMENDIA

2022-02-09 15:47

bADAKIT EPEZ KANPO NAGOELA, HALA ERE, GAIAREN INGURUAN INTERESA DUT

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan