Berriak
Eman izena: martxoaren 25 eta 26an OEEren Osasun Biltzarra
2022-03-07
Hilabete baino gutxiago falta da aurtengo OEEren Osasun Biltzarrerako, eta oraindik ere izena emateko aukera dago. Aurten, “COVID-19a eta gero zer?” izenburupean hainbat gai landuko dira: ahozko komunikazioak (guztira 21), posterrak (guztira 6), mahai-inguruak... eta hainbat gonbidatu.
Martxoaren 25ean eta 26an pandemiak ekarri diguna, baina batez ere irakatsi diguna, eta aurrera begirako erronkak aztertuko dira Atarrabiako Kultur Etxean. Bertaratu ezin direnentzat, Biltzarra online bidez (Zoom aplikazioarekin) jarraitzeko aukera egongo da. Beraz, aprobetxatu eta eman izena lehenbailehen.
Atarrabiara datozenentzat, eskaintza zabala dago martxoko azken astebururako. Izan ere, jardunaldiez gain, asteburuaz gozatzeko gogoz etorriko direlakoan, Iruñeaz eta Iruñerriaz disfrutatzeko hainbat proposamenekin datoz antolatzaileak:
"Alde batetik, eta Atarrabian gaudela probestuz, Donejakue bidearen zati bat ezagutu daiteke Arga ibaiaren ertzetik. Horretarako, ez ahaztu oinez zein txirrindulaz egiteko aukera dagoela. Atarrabiarekin jarraituz, inguruan Burlata eta Uharte herriak daude. Gainera, Iruñetik zortzi bat kilometrotara Altzuza herria dago, eta bertan, Oteitza museoa bisitatu dezakezue".
Azkenik, izen-ematean Atarrabia inguruan gaua igarotzeko zenbait proposamen bildu dira, baita ostiraleko bazkariaren inguruko nondik norakoak ere (barazkijaleentzako eskaintza adibidez). Prezioei dagokienez, ikasle zein langabetuentzat prezio berezia egoteaz gain, aurten egoilarra izatearren ere abantailak izango dira.
Utzi zure iruzkina