Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren estilo-liburua

2022-03-09

Duela gutxi Osakidetzaren Euskarazko Estilo Liburua aurkeztu zen. Estilo-liburu horren helburua idazketa estilo bateratu bat finkatzea izan da, eta euskarazko testuen kalitatea zaintzea. Beraz, euskararen normalizaziorako urrats garrantzitsua da, erreferentzia argi bat ematen zaigulako denok euskarazko kalitatezko testuak idatzi ahal izan ditzagun osasun-arloan.

Esaterako, estilo-liburuan horrelakoak agertzen dira: noiz erabili ebakuntza eta noiz esku-hartzea? Gaztelaniaz biak dira "intervención" eta batzuetan gauza bera balira bezala erabiltzen dira, baina liburuan proposatzen zaigu ebakuntza arlo kirurjikoan erabiltzea eta esku-hartzea erizaintzan. Era berean, estilo-liburuan euskara inklusiboaren gaia jorratzen da: generoa, desgaitasuna, osasun-mentaleko terminoak, zahartzaroa...

Estilo-liburua hainbatentzat izan daiteke erabilgarria: osasun-langileak, administrariak, euskara-teknikariak...

Liburua Osakidetzako intranetean dago, eta tarteka eguneratuko dute. Intraneteko lotura hemen (Osakidetzako langileak soilik sar daitezke).

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan