Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Artikulu zientifiko batean euskararen aurkako diskurtsoa aztertu dute bi ikerlari alemaniarrek

2022-03-18

Mintzanet atarian irakurri genuenez, Karolin Breda eta Philip Kraemer alemaniarrek haien azken ikerketa-lana aurkeztu dute Kataluniako Revista de llengua i Dret aldizkarian: sarean dauden euskararen aurkako jarrerak aztertu dituzte; izan ere, haien emaitzen arabera, euskararen kontrako argudioak eraiki dituzte zenbaitek, hizkuntzari zilegitasuna kentzeko helburuarekin. Diotenez, hizkuntza eskubideen aurkako diskurtsoak lau haizetara zabaltzen dira interneteko zenbait eremutan espainiar Estatuan.

Diskurtso horren ondorioz, errealitatea desitxuratu eta bi hizkuntzen arteko rol aldaketa gertatzen da; horrela, “euskara bultzatzeko aipatzen diren eskubideei mugak jartzeko, gazteleradunen hizkuntza eskubideak erabiltzen dira”. Era berean, hizkuntzak eskuratu duen lekua eta gizarteari egin diezaioken mesedea zalantzan jartzen dute diskurtso horiek darabiltenek.

Ikusi laburpena Mintzaneten, eta Berrian. Artikulu osoa hemen.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan