Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Jose Luis de Migueli elkarrizketa, Nafarroako OEEko kidea

2022-04-11

Apirilaren 1ean argitaratu zuen Nafarroako Hitzak OEEko kide den Jose Luis de Migueli egindako elkarrizketa (ikusi elkarrizketa osoa hemen). Bertan, OEEk Atarrabian antolatutako 31. Osasun Biltzarraz dihardute; COVID-19a eta gero zer?.  Jardunaldietako gaiaz honakoa dio Jose Luisek:

"Oso inportantea da aurrera begiratzea. Iltzatuta gelditu eta soilik atzera begiratzeak ez luke zentzurik. Edonola ere, kontua da ezin dela deus eman bukatutzat. Pasatu dugu seigarren olatua, baina, nork daki, agian etorriko da zazpigarren bat ere, eta gehiago haren atzetik. Edo beste pandemia bat. Zalantzak ditugu, eta, hain zuzen, hori nahi genuen izenburuan adierazi: galdera bat, bukatu gabeko esaldi bat."

Bestalde, Nafarroan euskarak bizi duen egoeraz ere mintzatu dira, osasungintzan bereziki. Bertan, pozik agertu da OEEko kidea, baina arretatsu; izan ere, egoera hoberantz joan arren, edozein unetan itzul daiteke abiapuntura.

"Osasungintza gero eta euskaldunagoa da, oro har. Problema da ez dagoela bermerik, hau da, egoeraren araberakoa da. Zortea izan dezakezu edo ez, eta horrek ez luke horrela behar. Kasualitatez-edo, ni lanean naizen osasun etxean, Orkoienen, hiru medikuak gara euskaldunak, baina hori salbuespena da erabat."

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan