Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

GuNETuz jaio da: psikologo euskaldunen sarea

2022-04-21

Apirilaren hasieran egin zuten aurkezpena, eta hasieratik garbi adierazi dute haien helburua: "psikologo euskaldunen sarea osatu eta psikologoak haien lana euskaraz egiteko baliabidez hornitzeko bitarteko berria da GuNETuz". UEUko Psikologia sailak eta hainbat arlotako psikologoek sortu dute webgunea, eta bertan hainbat atal aurki ditzakegu (iturria:GuNETuz):

- Foroa: hitz eta pitz aritzeko eta elkar ikusteko aukera.

- Albistegia: berrien bilduma.

- Eskaintzak: ikastaro- eta lan-eskaintzak.

- Psikologia: psikologiarekin zerikusia duten argitalpenak, galdetegien itzulpenak, ikerketak, orientazioa, eragileak eta bideoak.

- Parekidetasuna: genero-parekidetasuna sustatzeko egun dauden webguneak, bideoak, esku-hartzeak eta bestelako baliabideak.

- Baliabideak: euskarazko datu-baseak, sare sozialak, webguneak, eta euskararen erabilera tekniko eta egokirako tresnak.

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Osasunaldia datorren apirilaren 10ean, osteguna
Ostegunean, apirilaren 10ean, Osasunaldiaren 4. edizioa egingo da hiru lekuetan aldi berean: Leioan, Donostian eta Gasteizen. Hiru lekuak konektatuta egongo dira eta dena jarraitu ahal izango da bakoitzetik. Horrez gain, beste lekuetatik ere ikusi ahal ...
Solasaldia Elgoibarren apirilaren 1ean: Osakidetza eta euskara
"Elgoibarko Udalak eta Elgoibarko Izarra elkarteak ´Euskararen Osasuna Osakidetzan´ izeneko solasaldia antolatu dute Osakidetzaren, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin.   Ekitaldia apirilaren 1ean, ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan