Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Kale-erabileraren zalantzak

2022-06-01

Joan den astean zehar jaso ditugu Soziolinguistika Klusterrak bost urterik behin biltzen dituen euskararen erabilera datuak (azkenekoak 2016koak ziren). Datu berri horiek UEMAk aurtengo martxoan eginikoei gehitu zaizkie, eta bien azterketa egin eta gero, aurkia eta infrentzua ikus daitezke euskararen kaleko erabileran

Alde batetik, euskararen erabilera maila egonkortu egin dela ikus daiteke, eta duela bost urteko maila berean mantendu dela, hainbat urtetako jaitsiera etenduz. Kalean zortzitik bat mintzo da euskaraz, eta  orokorrean, gaztetzen ari da euskararen erabilera. Bestetik, eremu euskaldunenetan behera egin du erabilerak, aipagarrienak, bereziki, hizkuntzaren bihotzat har litezkeen Gipuzkoako udalerrietan.

Hala ere, euskara eta adinaren arteko sailkapena egin beharko bagenu, umeak, gazteak, helduak eta adinekoak izango litzateke, eta horrek esperantza izpi batzuk gehitu dizkie bai UEMAren bai Soziolinguistika Klusterraren neurketa-linguistikoei.

 

(Neurketa-linguistiko hauen informazio eta berri gehiago hemen: Sozio Klusterra, Berria, UEMA, Goiena)

 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Hitzez hitz, etorkizuna berreraiki
Euskaraldia datorren hilabetean izango da eta Debabarreneko Osakidetzako osasun-zentro eta ospitaleetan ekintza ugari antolatu dituzte Debabarreneko ESIko Euskara Batzordeko boluntarioek. Langileak izen-ematera animatzeko, adibidez, soilik ESI...
Osagaiz aldizkariaren zenbaki berria sarean dago
Osagaiz osasun-zientzien aldizkariaren zenbaki berria sarean dagoela jakinarazi nahi dizuegu. OEE-Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak eta UEU-Udako Euskal Unibertsitateak egindako argitalpenean, medikuntzari buruzko denetariko artikuluak aurkituko ...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan