Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Euskara, beharrezkoa ala osagarria?

2022-07-13

Osasunaren eta osasun langileen gaiak kaleak hartu ditu berriz ere. Hainbat manifestazio izan dira familia medikuen beharrak, eta oinarrizko osasun zerbitzuen urruntze posibleak eraginda. Zurrunbilo horretan, garrantzizkoa da osasuna eta hizkuntzaren aldeko aldarria ere jendearen eguneroko elkarrizketetara hurreratzea. Izan ere, Felix Zubiak joan den otsailean idatzi zuen Berria egunkariko iritzi artikulua jasoz, mediku euskaldunaren estigmatizazioak oraindik dirau.

Artikuluan dioenez, euskara ez da beste hizkuntza osagarri bat bailitzan kontuan hartu behar. Horren adibide kasu propio bat azaltzeaz gain, Madrilgo Medikuen Elkargoaren kasua ezagutarazten du.  Bertan, "elkargoak publikoki salatu zuen atzerritik etorritako medikuen %20k ez zekiela ondo gaztelaniaz, «ezinbestekoa den baldintza arreta lana egoki egiteko», euren hitzak testualki itzulita. Eta hemen, zergatik ez?" (Irakurri artikulu osoa hemen)

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan