Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Graduondokoa: "Kudeaketa linguistiko-kulturala pazientean zentraturiko osasun-arretan"

2022-08-17

Graduondoko paregabea antolatu du eskarmentu handiko lantalde batek. Azpian zerrendaturiko edukien bidez, irakasleek azken urteotan jasotako ezagutzak eta ebidentzia zientifikoa transmitituko dute eta, horrela, graduondokoaren ikasleek egungo egoerari erantzun egokia emateko beharrezko prestakuntza jaso ahal izango dute. Egitura modularra eman diote antolatzaileek eta horrek esan nahi du bi zatitan egin daitekeela. Kreditu gutxiagoko prestakuntza programak gehituz ikasleek maila handiagoko titulazioak lor ditzakete, aurrez ezarritako epemugarik gabe.
 
Graduondokoak pazientearen hizkuntza eta kultura eta osasun-jarduera uztartuko ditu, eta helburu nagusia kalitatezko osasun-­arreta emateko hizkuntza eta kultura kudeaketaren inguruko berariazko prestakuntza eskaintzea da, arreta berezia eskainiz euskarari.

Informazio guztia, hemen (UEU) eta hemen (EHU).

Edukiak

Kudeaketa Linguistiko eta Kulturala Pazientean Zentraturiko Osasun Arretan Unibertsitate Espezialista (30 ECTS) tituluak bi atal ditu: Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura (Unibertsitateko Aditua) (15 ECTS): 1. ikasturtea; eta Proiektua (15 ECTS): 2. ikasturtea (2023-2024).

Pazientean Zentraturiko Osasun Arreta: Hizkuntza eta Kultura (Unibertsitateko Aditua) (15 ECTS)

OINARRIAK

Osasun Jardueraren Paradigmak Praktika Klinikoan eta Asistentzialean
Osasun Arretaren eta Zainketaren Kalitatea: Hizkuntza Mugak
Nazioarteko Ereduak: Eskaintza Aktiboa eta Hizkuntzaren eta Kulturaren Garrantzia Osasun Arretan
Medikuaren Oinarrizko Gaitasun Profesionalak
Hizkuntza Aniztasuna

IKUSPEGI APLIKATUA

Hizkuntza Beharrak eta Eskaintza Aktiboa lehen mailako arretan
Pazienteak Hautemandako Emaitzen Neurketa
Zirkuitu Elebidunak Osasun Arreta Espezializatuan
Hizkuntzan Eragiten duten gaitzen Tratamendurako Irizpideak Ebidentzia Zientifikoan Oinarrituta
Kudeaketa Linguistikoa Adinekoen Egoitzetan
Saio Osagarriak

ZEHARKAKO GAIAK

Osasun Arloko Terminologia
Ikerketa Soziolinguistikorako Oinarriak
Galdetegien Baliozkotzea
Hizkuntza Harrera Planak
Euskara eta Genero Ikuspegia Osasun Arretan

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan