Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osatuberri: uztaileko berrien errepasoa

2022-09-07

Betiko legez, albiste interesgarriak dakarzkigu Osatuberrik. Uztailarekin batera hasi eta hilabetea bukatu arte bitarteko jazoerarik garrantzitsuenak jasotzen ditu webgunearen hasiera orriak. Bertantxe ageri diren izenburuetan sakatu baino ez dago berrian bete-betean murgildu ahal izateko.

OSASUNALDIko Alberto Vegas parte-hartzaileari elkarrizketa. Kirolak eta bizimoduak farmakoen eragina nola baldintza dezaketen ikertu du bere gradu-amaierako lanean.

Osatuberrik 60 ale. Euskarazko komunikazioa eta hizkera sanitarioa normalizatzeko dibulgazio aldizkari eta buletin digitalaren errepaso bat topa dezakegu.

Odol-emaileak. Horrez gain, bildutako askotariko informazioaren artean benetan azpimarragarria da, eta era berean kezkagarria, udako sasoia hasteaz batera odol-emaile kopuruak behera egin duela. Oporrak tartean daudela, zaila da beharakada horren zergatia zehaztea. Hala eta guztiz ere, Osakidetzak komunitateari deialdia egin dio.

Menpekotasunei komunitatetik erantzun. "Getxo Zurekin" izeneko ekinbideak bakardadea eta menpekotasunari aurre egiteko proposamen berritzailea egin du.

Gure lana oinarri, komiki bat. Mariola Reigos eta Txarli Garcia Mendaroko Ospitaleko zeladoreei elkarrizketa egin diete euren proiektu bati buruz: "Mirenolatu la celadora vampira" komiki-bilduma. Elkarrizketan bildumaren nondik norakoen ingurukoak ezagutzeko parada aparta dugu. Momentuz argitaratutako bi aleetan umorearen eta kritikaren prismatik behatzen dituzte lan-eremuan bizitako istorio eta bitxikeriak.

Egoiliarrek generoa landuko dute. Genero-ezberdintasunek osasunean duten protagonismoa ere jaso du Osatuberrik. Izan ere, Osakidetzako egoiliarren prestakuntzan txertatu dute gaia, programa berri bati esker:

[O]sasuna hobetzen saiatzen gara, eta hor oso garbi ikusten dugu generoa aztertu behar dugula, zein den pazientearen generoa, nola eragiten dion generoaren rolak, eta abar. Paziente batzuen kasuan, bizitzak sortzen dituen ondoezak dituzte; ez gaixotasunak, bizimoduaren ondorioz eta generoaren rolak ezarritako aginduen ondorioz sortutako ondoezak baizik [Jarraitzen du...].

Zainketak. Bestalde, zainketaren eremuko berriei tokia ere egin die aldizkariak, hala nola, Zaballako espetxean martxan jarritako osasun-mental zentroaren irekierari, eta gizakiok berezko duten elkar zaintzeko beharrari.

Adierazitako orok irakurketa lasai eta sakona merezi du. Beraz, aipatutako edozein artikulu edo zerrendatutako guztiak irakurtzeko nahia piztu baldin bazaizu, jo ezazu hona.

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

Ikergazte2025 kongresurako artikuluak bidaltzeko epea urtarrilaren 20an zabalduko dute
UEU-Udako Euskal Unibertsitateak aktolatuta, maiatzaren 28, 29 eta 30ean Bilbon egingo dute Ikergazte2025 diziplinarteko kongresua. Bere helburuak euskal ikertzaile gazteak elkar ezagutzea, goi mailako ikerketa euskaraz egiten dela erakustea, eta ikerke...
Ruben Garcia pediatra euskaltzalea gogoan
"Osatuberri" Osakidetzako euskara-aldizkariaren 74. zenbakia (2024ko azaroa-abendua) kalean da jada. Ale berri honetan, Ruben Garcia Perez Bilboko Txurdinagako Osasun Zentroko pediatra eta OEEko kidea zena gogoratu dute. Joan den azaroan zendu...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan