Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Osakidetzaren euskarazko estilo-liburua

2022-09-21

2022ko otsailean, oso pausu garrantzitsua eman zuen Osakidetzak euskararen normalizaziorako bidean. Izan ere, osasun-arloko euskarazko estilo-liburua argitaratu eta aurkeztu zuen. Liburua, baina, ez dago soil-soilik osasun-saileko profesional edota adituentzat eskuragarri, ez bada edozein erabiltzailerentzat. Hori dela-eta, Osakidetzak dokumentua bera eskuragarri jarri du bere webguneko Euskararen erabilera atalean. Hona hemen bertara zuzenean helaraziko zaituen esteka: https://www.osakidetza.euskadi.eus/osakidetza-eus/-/euskararen-erabilera/

Bereziki aipagarria eta pozgarria da osasungintzarako lan-tresna linguistiko berriaren bertsio elektronikoa erabiltzeko Osakidetzatik kanpoko askotariko pertsona eta erakundeek agertutako interesa .

Osakidetzako euskarazko estilo-liburu digitalean jasotakoak, otsaileko aurkezpenean azaldutako moduan, etengabe eguneratuko dira. Ataza horren helburua erabiltzaileen beharrei eta sortzen diren zalantzei erantzutea da. Are gehiago, hasierako bertsioa dagoeneko lehenengo aldaketekin eguneratuta dago.

Ez galdu begiratu bat emateaz gain, Osakidetzaren euskarazko estilo-liburua zeuen kide leial bilakatzeko aukera!

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan