Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea

+34 944 001 133

oee@oeegunea.eus

Berriak

Zuen osasun arloko ikerketa-lanak Osagaizen argitaratzeko aukera

2022-09-26

Gogoan izan: zuen osasun arloko ikerketa-lanak OSAGAIZ aldizkari zientifikoan argitaratzeko aukera daukazuela

Osasun-zentro eta unibertsitateetan hainbat talde daude osasun arloko ikerketa-lanak egiten. Horiei begira sortu zen OSAGAIZ aldizkaria, Euskal Herrian egiten diren osasun-arloko ikerketak plazaratzeko. Gogoratu nahi dizuegu aldizkaria irekita dagoela eta gustura jasotzen dituela aurkezten diren lanak.

OSAGAIZ aldizkariak zenbait atal ditu:


- Jatorrizko artikuluak. Hemen inon argitaratu ez diren lanak plazaratu daitezke ebaluatzaile biren gainbegiraketa gainditu ondoren. Argitaratzerakoan DOI zenbaki bana esleitzen zaio lan bakoitzari, gero norberaren curriculumean aipatu daitekeena. Ikerketak ez dira aurretik beste inon argitaratuak izan behar. Onartu daitezke ikerketa-lan klinikoak, literatura zientifikotik jasotako berrikuspenak eta baita ere gradu amaierako lanak artikulu moduan egokitu ondoren.

Kritikoki Aztertutako Testuak (KAT). Beste aldizkarietan argitaratutako lanen ebaluazio kritiko laburrak.

- Farmazia arloko lanak

- Dosi txikitan: osasun arloko argitalpenen edo gai interesgarrien laburpenak.

OSAGAIZ aldizkariko erredakzio taldeak gonbita egin nahi die osasun arloko ikertzaileei aldizkarian parte hartzeko: www.osagaiz.eus

Gainera, parte hartu nahi izanez gero, honako esteka honek zalantza ugari argituko dizkizu: http://www.osagaiz.eus/information/authors
 

 

Utzi zure iruzkina

Azken Berriak

XVII. Pediatria Topaketak: matrikula egin eta komunikazioak bidaltzeko epea zabalik
Apirilaren 3an XVII. Pediatria Topaketak izango dira Eibarren. Adituen hitzaldi batzuk egongo dira, interesezko gaien inguruan. Gero, elkarrekin aisialdi-tarte bat izan ostean, bertaratutako pediatra eta erizainek beraien lan eta ikerketak aurkezteko au...
Osasungintza euskalduntzearen aldeko atxikimendu-bilketa abiatu dute
"Euskal Herri osasuntsu eta berdinzaleago baten osaketarako ezinbesteko tresna da osasungintza publikoa, duina eta kalitatezkoa. Eta kalitatezkoa izango bada, euskalduna izan beharko da", diote EHE-Euskal Herrian Euskarazek eta Aintzat osasung...

Berri +

Ugarteburu sariak
Egin bazkide
Gizarte-sareak
facebook twitter
Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza
Bai Euskarari

©OEE

Diseinua: Di-Da Garapena: Bitarlan